Lizarragako mikrosarea
Pasa den urrian amaitu eta aurkeztu zen Lizarragako mikrosarea, energia fotovoltaikoaren sorkuntzan eta energia metatzeko ponpaketa-teknologiaren bidez kontzejuko eta udaletxeko kontsumoa hornituko duen mikrosare elektriko baten proiektu estrategikoa.
Sistema honek eta argiteri publikoaren aldatzeak Lizarraga autonomi energetikora eramango du.
Sistema hau aitzindaria da nazio mailan; hori dela eta, Lizarraga aitzindari eta berritzaile bihurtzen da energia sorrerari dagokionez.
Diru-laguntza Nafar Gobernuko Industriaren, Energiaren eta berrikuntzaren zerbitzuak eman du, energiaren efizientzia bultzatzeko, energia berriztagarriak inplementatzeko eta mugigarritasun elektrikoa sustatzeko toki entitateentzako laguntza deialdiaren bidez.
Aurrekontuaren zenbatekoa 198.803,00 € da eta Nafar Gobernuak 80.000,00 €rekin finantzatuko du.
|