Euskara | Castellano     
 
     

Hasiera » Albisteak » www.ergoiena.com

www.ergoiena.com

Argazkia handitu

Ergoienako Udalak otsaileko bilkuran erabaki zuen web orria egitea.Interneteko orriaren bitartez, Ergoienari buruzko informazio zabala hedatu nahi dute.
Web orrian, Udalari buruzko informazioa egonen da ikusgai. Hirigintza arauak, Ergoienako Hiri-ordenazioko Udal-plan Orokorra eta Udalak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzkoinformazioa zabalduko dute. Gainera, herritarrek, dokumentuak jaitsi ahal izango dituzte; erroldatze eskabideak, esaterako.
Web orriak, bestalde, haraneko kontzejuen berri emango du, berauenfuntzionamendua eta baliabideei buruzko informazioa azalduko baita.
Haraneko zerbitzuei buruzko informazioa ere zabalduko du web orriak. Hala nola, turismoari buruzko informazioa eta haraneko enpresen zerrenda.
Internet orriak festen berri ere emango du eta albisteen atala izango du —eskuartean duzun buletina, esaterako, pdf formatuan ikusgai egonen da—. Bukatzeko, iritzien atala egonen da, herritarrek gai jakinei buruz iritzia eman dezaten.
Interneteko ataria izanen dena egiteko 3.000 euroko diru saila zehaztu dute. Datozen hilabeteotan web orriaren diseinua eta edukiak lantzen arituko da Aldor Internet enpresa espezialdua. Asmoa da uztaila edo abuzturako ikusgai jartzea.

     ERGOIENAKO UDALA . Intxorreta, 15 - 31829 LIZARRAGA   Tel. 948.460.141   info@ergoiena.com
 
 
Aldor Internet Web Diseinua Web Mapa | Lege Oharra