Unanu eta Dorraoko industrialdea Utzubarren kokatzea adostu dute
 Ergoienako Estrategia eta Hirigintza Plan berrian, Unanu eta Dorraoko industrialdea Utzubarren kokatu dute. Erabaki horrekin aukera eman zaie bi herriei industrialdea izateko.
Hala, etorkizunean industrialdea egingo balitz, Unanu eta Dorraoko herri lurretan egingo litzateke, izan ere, bi herriek Utzubarren komunalak dituzte. Industrialde horrek
Arbizutik Lizarrara doan errepidetik izanen luke sarrera eta abeltzaintza eta industriarako erabilera izanen luke. Bi herriotako kontzejuak bat datoz hartutako erabakiarekin.
Jakina denez, Ergoeinako udala buru-belarri aritu da Udal Planaren berrikusketa eta plan estrategikoa lantzen.
Ergoeinako Udalak plana onartzen duenean, Nafarroako Gobernuari aurkeztuko dio hiri-ordenazioko udal-plan orokor berritua.
|