Euskara | Castellano     
 
     

Hasiera » Albisteak » Ergoienak, hasiera batean, onartu egin du Arbizun kanpina egiteko plan berezia

Ergoienak, hasiera batean, onartu egin du Arbizun kanpina egiteko plan berezia

Argazkia handitu

Sakanako zenbait eragilek Arbizun kanping bat egiteko egitasmoa jarri dute martxan, Beriain Azpia, S.L. enpresa, hain zuzen ere. Kanping hori Arbizuko dermioan egonen den arren, Ergoienako lurrekin (Unanukoekin) muga egiten duenez, haraneko udalaren, Ergoienaren, baimena behar du aurrera ateratzeko.Martxoaren 27an Ergoienako Udalak egindako batzarrean onartu egin zuen plana hasiera batean. Beraz, tramitearen hasierako baimena lortu dute arbizuarrek.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, espedientea jendaurrean egonen da maiatzaren 9 arte, interesdunak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Ergoienako bizilagunek alegazioak aurkezten badituzte, horiei erantzun ondoren berriz onartuko du Udalak behin behinean; izan ere, Nafarroako Gobernuak dauka behin betiko onarpena emateko eskumena.

     ERGOIENAKO UDALA . Intxorreta, 15 - 31829 LIZARRAGA   Tel. 948.460.141   info@ergoiena.com
 
 
Aldor Internet Web Diseinua Web Mapa | Lege Oharra