Dorraoko herri-lurren aprobetxamendua enkantean jarri dute
Dorraoko Kontzejuak herri-lurretako larreen errentamendua enkantean jarri du. 20,81 hektarea belardi eta larre dira Dorraoko Kontzejuak esleitu nahi duena.
Esleipen bidea, ahozko posturen bidezko enkante publikoa izanen da. Hartan parte hartu nahi duenak, zerbait aurreratu beharko du behin-behineko fidantza gisa.
Baldintzen agiria, interesdunen eskura dago Dorraoko kontzejuetxean.
|