Euskara | Castellano     
 
     

Hasiera » Albisteak » Unanun jolas parkea egitea helburu

Unanun jolas parkea egitea helburu

Argazkia handitu

Kontzejuak jolas parke bat egin nahi du Unanun. Proiektuaren zenbatekoa 23.000 eurokoa da eta 2009ko lehenengo sei-hilabetean egina egotea nahi du. Egiasmoa aurrera ateratzeko finantziazio bila dabil Kontzejua egunotan, Nafarroako Gobernuak aurten ez baitu altzariak berritzeko diru-laguntzen deialdirik eginen. Batetik, saiatu behar dira Cedernaren bitartez diru-laguntza lortzen.
Eta, bestetik, dei eginen diote herritarrei Nafarroako Aurrezki Kutxako “Zuk aukeratzen duzu, zuk erabakitzen duzu” programan parte hartu eta Unanun jolas parkea egiteko proiektua hautatzeko. Jolas parkeko zenbait lan auzolanez eginen dira.

Osatu da Kontzejua
Aurreko astean egin zen batzarrean osatu zen Unanuko Kontzejuko batzordea. Honako hauek dira kontzejuko kideak: lehendakaria, Mª Soledad Mozo Galarza; diruzaina, Cruz Mari Garziandia Garziandia; bokalak, Fco. Javier Mercero Berastegi, Jose Antonio Mozo Lizarraga eta Javier Mozo Lizarraga.
Jakina denez hauteskundeetara ez zen inor aurkeztu eta bigarren deialdira ere ez zen hautagairik izan. Azkenean, zazpi hilabete eta gero lortu da kontzejua osatzea.

     ERGOIENAKO UDALA . Intxorreta, 15 - 31829 LIZARRAGA   Tel. 948.460.141   info@ergoiena.com
 
 
Aldor Internet Web Diseinua Web Mapa | Lege Oharra